XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neure txalekoaren poltsiko-moltsikoan sartuko zaidud, lasai eta eroso joan zaitezen: lasai eta eroso, pozik eta airoso!.

Eta Sophieri aurka egiteko betarik eman gabe, eskuan hartu eta hantxe sartu zuen.

Leku zabala zen hura neskarentzat.

Nahi al duzu zulotxoren bat egitea? itaundu zion EOMak.

Badago hemen bat! ihardetsi zion neskak.

Bai, hantxe zegoen zuloa eta begia han jarriz gero, dena ikus zezakeen.

Era horretan EOMa makurtu egin zela ikusi zuen, bere maleta, hutsik zeuden ontziz betetzeko.

Gero itxi, eta esku batean maleta eta bestean ametsarrapagailua zeuzkala, haitzuloko irteerarantz abiatu zen.

Kanpoan zegoela, harkaitz urdin eta zuhaitz lehorrez betetako desertu zabal bero hura zeharkatzeari ekin zion.

Poltsikoan makurtuta, zulotik begira, handik hirurehun bat metrotara bildurik zegoen erraldoi taldea begiztatu zuen.

Geldi birika horiek! Ez sarnarik hartu! - esan zion EOMak goitik, xuxurlaka.

Eta gurutzatu hatz horiek, erraldoi guzti horien aurretik pasa behar dugu eta! Ikusten al duzu erraldoi irakagarri hura, gugandik hurbilen dagoena?.

Bai, ikusten dut, Sophiek ere xuxurlaka erantzun zion.

Ba hori irakagarriena da, zalantza-malantzarik gabe.

Eta handi-mandiena ere bai! Haragirensle deitzen diote.

Etzaidazula horretaz hitz egin, mesedez! eskatu zion neskak.

Aitazortzi metro bai luze izango da hori!@- jarraitu zuen EOMak, kasurik egin gabe.